
Ezin izan du punturik eskuratu Eibarrek etxean, Malagaren bisitan. Talde gipuzkoarrak ez du partida guztian etsi, baina andaluziarrak gehiago izan dira gaurkoan eta hiru puntuak eraman dituzte Ipuruatik.
Hasieratik, ordea, ez dira nagusi izan Javi Gracia nafarraren gizonak. Are gehiago, bere aukerak izan dituzte armaginek, Inui edo Juncaren oinetan, besteak beste. Eibar hobe kokatua zegoen zelai gainean, baina Malaga aurreratu da markagailuan, Juanpiren golarekin, atsedenaldira iristear zeudenean.
Aldageletatik bueltan, andaluziarrak olatuaren gainean zeuden, eta lehen minutuetan hobe aritu dira. Dena den, Eibarrek ez du etsi eta berdinketaren golaren bila abiatu da. Horrela iritsi dira azken txanpara.
Eibar gora begira zegoen, puntu bat emango zion golaren bila, baina kontraerasoan partida erabaki du Roque de la Cruzek, Malagaren bigarrena eginez 90. minutuan. Denborarik gabe, Borja Bastonek gol berri bat egin du (15 daramatza), baina ez zegoen beste ezertarako denborarik eta eibartarrak esku hutsik geratu dira.

Los trabajadores de Guardian aceptan las indemnizaciones y la empresa cerrará este abril

Las lesiones de Zabarte apuntan a un pelotazo de foam aunque la Ertzaintza lo niega

«Comandos Anticapitalistas de ETA», ¿ignorancia o errata intencionada de la consejera?

Agur desde este viernes a las curvas del pantano de Esa para ir al Pirineo aragonés
