3-1 amaitu da lehen zatia baina indartsu ari zen Athletic, horregatik askok ezin zuen sinetsi markagailua horren aurkakoa izatea. Partida hasi eta berehala, 2. minutuan Ronaldok egin du madrildarren lehena. Traza txarra hartuta zuen partidak, baina 10. minutua betetzerako Erasok, bizi eta bixkor, azti, berdinketa lortu du. Lehen zatia amaitzerako, ordea, Jamesek lehenbizi eta Kroosek gero partida ia erabakita utzi dute (3-1).
Bigarren zatian ez da partidari buelta emateko aukerarik izan zurigorrientzat, zelaian indartsu mantendu diren arren. Ronaldok 4. sartu eta azken arnasaldian, Elustondok gol eder batekin zapore gozoagoa utzi du lehoien artean.
Onenen artean lehiatzeko taldea du Valverdek bere esanetara, ostegunean du hurrengo aukera, Europe League-a baitator bueltan.