naiz
iruñea

Ikurrinari buruzko sententziaren aurka helegitea jarriko du Iruñeko Udalak

Iruñeko Udalak errekurtsoa aurkeztuko du Sanferminetako txupinazoan ikurrina jarri izana «lege iruzurra» dela dioen sententziaren aurka, Joseba Asiron alkateak iragarri duenez. Nafarroako Gobernuak epaia errespetatzen duela esan du.

Ikurrina udaletxeko balkoian izan zen iaz, 34 urteren ostean. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)
Ikurrina udaletxeko balkoian izan zen iaz, 34 urteren ostean. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)

Joseba Asiron Iruñeko alkateak iragarri duenez, errekurtsoa aurkeztuko dute Sanferminetako txupinazioan ikurrina udaletxeko balkoian jarri izana «lege iruzurra» izan zela dioen sententziaren aurka.

Iruñeaz gain, Lizarra, Leitza, Etxarri Aranatz, Oteitza eta Lakuntzako jaietako txupinazoan ikurrina jarri izana ere «lege iruzurra» izan zela dio epaiak.

Asironek gogora ekarri duenez, Atarrabiako kasua kontuan izan behar da, izan ere, 2014an ikurrina festetako egun guztietan egon zen udaletxean, EAEko parlamentarien bisita zela-eta, eta horren aurka Gobernu espainolaren Ordezkaritzak jarritako helegitea atzera bota zuten.

Alkateak gogora ekarri du iazko uztailaren 6an «babes judiziala» bazegoela ikurrina udaletxeko balkoian jartzeko eta auzia «lehenbailehen argitu dadila» eskatu du. «gutxieneko koherentziarekin».

Nafarroako Gobernuak errespetatu egiten du

Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bozeramaileak adierazi duenez, epaia «errespetatzea da gure jarrera, sententzia guztiekin bezala».