NAIZ
DONOSTIA

Sergio Lezkano preso donostiarra aske geratu da

Sergio Lezkano donostiarra Castelloko espetxetik atera da goizean, bederatzi urtez preso egon eta gero.

Sergio Lezkano, espetxetik atera berritan. (@inigobalda)
Sergio Lezkano, espetxetik atera berritan. (@inigobalda)

Goizeko 9ak aldera atera da Sergio Lezkano preso donostiarra Castelloko espetxetik.

2007an atxilotu zuen Guardia Zibilak, beste hainbat lagunen aurka eginiko sarekada baten baitan. Espetxera bidali zuten, eta bederatzi urteko zigorra ezarri.