
Efe agentziaren arabera, fiskalak bi urteko espetxe zigorra eta 120.000 euroko isuna galdegin du gaztearentzat, 2014ko martxoaren 3ko goi bileraren harira egin ziren protestetan parte hartzeagatik.
Fiskaltzak nabarmendu duenez, gaztea atxilotu zutenean, kamioiek erabiltzen dituzten azkoinak atzeman zizkioten gazteari. Egun hartan izandako istiluetan mota horretako objektuak erabili izanak frogatu egiten du, betiere fiskalaren esanetan, auzipetuak parte hartu zuela.
Ertzainek diotenez, gaztea objektuak jaurtitzen ikusi zuten.
Hortaz, fiskalak azaldu duen printzipioaren arabera, delitua egin duen pertsonetako bakoitzari ekintza berean parte hartu duten gainerakoek egindakoa ere egotzi dakioke.
Bilboko Udalaren abokatuak ere bere egin du tesi hori eta gazteari 75.000 euroko isuna eskatu dio, hiri altzarietan izandako kalteengatik.
Defentsak, froga nahikorik ez dagoela argudiatuta, absoluzioa eskatu du, edo bestela, desordena publikoen delituari dagokion gutxieneko zigorra ezartzea. Egiraun «Unamuno plazan kokatzeko frogak bakarrik» daudela azaldu du abokatuak eta, hortaz, epaileari eskatu dio ez diezaizkiola beste pertsona batzuek beste leku batzuetan eragindako kalteak auzipetuari egotzi.
Elkarretaratzea
Ebazpen zain gelditu den epaiketa burutzen zen bitartean, Buenos Aires kaleko epaitegien aurrean Iker Egirauni babesa adierazteko elkarretaratzea egin dute, «eskubide zibil eta politikoak babesteko eta salbuespen politiken kontra egiteko».
Epaiketa hau eta antzekoek «borroka soziala kriminalizatzeko» helburua dutela azpimarratu dute.

Persecución, derechos humanos y dobles estándares

Israelen «genozidioaren aldeko hautuaren» aurka manifestazio nazionala, larunbatean Donostian

Dimiten tres concejales de EH Bildu en Arratzua-Ubarrundia al no poder frenar el proyecto solar

Cita en Donostia para apelar a la comunidad internacional a frenar el genocidio de Israel
