NAIZ
DONOSTIA

‘Jalgi’, Herri Urratsen kanta eta bideoklipa aurkeztu dituzte

‘Jalgi’ leloarekin ospatuko da Herri Urrats maiatzaren 8an Senpereko aintziraren inguruan. Kanta eta bideoklipa aurkeztu dituzte gaur.

Donostian aurkeztu dute Herri Urratsen kanta. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)
Donostian aurkeztu dute Herri Urratsen kanta. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)

‘Jalgi’ lelopean ospatuko da Herri Urrats heldu den maiatzaren 8an. Bernat Etxepareren omenez hautatu dute leloa eta gaur izen bereko kantua eta bideoklipa aurkeztu dituzte Donostian.

Jon Garmendia ‘Txuria’k egin du abestiaren letra, eta musika Esne Beltza taldearena da eta klipa Joana Asurmendi Bernat Etxepare lizeoko ikasle ohiak egin du.

Kanta GARArekin, apirilaren 16an

Abestiaren CDa GARArekin eskuratu ahal izango da apirilaren 16an, euro baten truke.