NAIZ
ORIO

Zuzeneko emanaldia egingo du NAIZek Oriotik, 5. etapa hasi aurretik

Euskal Herriko Itzuliaren gaurko etapa hasi aurretik zuzeneko emankizuna eskainiko du NAIZek eguerdian Oriotik, Aitor Agirrezabal kazetariaren eskutik.

Tropela atzo, Lesakako kaleetan. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)
Tropela atzo, Lesakako kaleetan. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)

Euskal Herriko Itzulian etaparik gogorrena dute gaur txirrindulariek. Oriotik atera eta Arrate artean 159 kilometro egin beharko dituzte eta tartean 3. mailako mendate bat eta 2. mailako sei mendate igo beharko dituzte, Arrateko gainean (lehen kategoriakoa) bukatzeko.

NAIZek zuzeneko emanaldia egingo du eguerdian, etapa hasi aurretik, Oriotik bertatik. Aitor Agirrezabal kazetariak gidatuko du; irteeran izango diren txirrindularien iritziak jasoko ditu Orioko plazan.