NAIZ

Alberto Contador nagusi, Euskal Herriko itzulian

Aurten ere Contadorrek, laugarrengoz, bereganatu du Euskal Herriko itzulia. Sergio Luis Henaok egin du saiakera baina beste behin ere luze egin zaio errepidean bakarrik egin beharreko lana. Azkenean azken erlojuaren aurkako hau eta sailkapen nagusia madrildarrarentzat.

Contador Arraten gora. (Gorka RUBIO | Argazki Press)
Contador Arraten gora. (Gorka RUBIO | Argazki Press)

Arrateko gora beherak erabaki du ohiko legez Euskal Herriko itzulia eta Alberto Contadorrek bereganatu du, bai etapa eta baita sailkapen nagusia ere. Etapan 3. egin duen Sergio Luis Henaok behar zion lehiatu lehen postu hori baina luze egin zaio bakarkako lana eta azkenean ezin. Sailkapen nagusian postu bat gorago amaitu du.

Beraz, etapako sailkapenean Contador lehenengo, Nairo Quintana 2. eta Henao 3. eta sailkapen nagusian madrildarra nagusi, Henao 2. eta Nairo Quintana podiumeko azken postuan. 

Maila bikaina erakutsi du Itzulian Alberto Contadorrek eta etaparen amaieran urte bukaerarako iragarritako erretiroa berraztertu egingo duela iragarri du.