
Maila onean da Real Madril eta Eibarrek egin ahalak egin arren ezin izan du Santiago Bernabeun punturik lortu. 5. minutuan egin du Jamesek madrildarren lehena faltaz, 18. minutuan Lucas Vazquezek bigarrena eta minutu eskasera Cristiano Ronaldok borobildu du Zidanen taldearen markagailua. Lehen zatia amaitzerako, 39. minutuan Jesek 4-0ekoa egin du Ronaldok berak emandako pase baten ostean.
Bigarren zatian itxura hobea eman du Eibarrek, aukerak ere izan ditu baina markagailuan tartea handia zen eta eroso jokatu dute madrildarrek. Gaur ezin izan da, 39 punturekin jarraitzen du talde armaginak sailkapenaren eremu erosoan.

Euskal Herria
Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Mundua
Chiapas limpia su escudo de símbolos de la conquista española

Kultura
Dantzalekura itzulera

Mundua
«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro

NAIZPLUS