Goizeko 10.00ak aldera joan dira Donostiako udaltzainak Gipuzkoa plazara eta, Ertzaintzaren hainbat furgonetaren babesarekin, Gipuzkoa Zutik ekimeneko kideen kanpin dendak kentzen eta kanpalekua desegiten hasi dira. Ekimenak Twitter bidez salatu duenez, «dena apurtzen eta lapurtzen ari dira».
Kanpindendak kentzen hasi dira pic.twitter.com/bx5ojOk8se
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) 2016(e)ko ekainak 1
Udaltzainek plaza hustutzen zuten bitartean, ertzainek plaza inguratu dute. Tentsio uneak izan dira eta, polizien jarreraren aurrean, bertan zeudenak lurrean eseri dira.
Jendea haserre bizian munipen eta ertzaintzaren jarrerarekin. Lurrean iseri gara. pic.twitter.com/aqpYJUwctg
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) 2016(e)ko ekainak 1
Gipuzkoako plaza hustu ondoren, bertan zeudenak Bulebarreko kioskora joan dira eta han batzarra egin dute.
Gure gerrila desagertzen den bezala, agertzen da beste toki batean.
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) 2016(e)ko ekainak 1
Lawrence de Arabia pic.twitter.com/OBUSxJmjKe
Gaur 18.30ean Bulebarretik Gipuzkoa plazara mobilizazioa deitu dute, eta ondoren batzarra 19.00etan. Egunero ordu horretan biltzeko deia egin dute. Dinamika ez dutela geldiaraziko ohartarazi dute.
Adi! Gunea hustu dute, baina dinamika ez dute moztuko. Arratsaldero daukagu asanblada. Hau ezin dute gelditu! Etorri, orain ala inoiz ez!
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) 2016(e)ko ekainak 1
Arratsaldeko asanbladan, goizeko gertaerak azaldu dituzte, eta behin bukatuta Gipuzkoa plazaruntz itzultzea erabaki dute. Hala ere, bidean, Ertzaintzak bidea oztopatu egin die eta Elkano kalerantz desbideratu dira. Bertan eserialdi bat egin dute eta Ertzaintzak alde egin duenean, Gipuzkoa plazara iristea lortu dute.
Hirugarren gaua egin du gaur Gipuzkoa Zutik ekimenak Gipuzkoa plazan, erraustegiaren aurka eta bestelako gizarte eredu baten alde.