NAIZ
IRUÑEA

Iruzur fiskalaren aurkako 215 neurri ditu nafar Gobernuak, 590 milioi biltzeko asmoarekin

Iruzur fiskala antzeman eta ekiditeko 215 neurri aurkeztu ditu nafar Gobernuak 2016-1019 plan berriaren baitan. Bide honetatik, legealdi honetan 590 milioi biltzea espero dute.

Mikel Aranburu ogasun kontseilaria. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)
Mikel Aranburu ogasun kontseilaria. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

Neurri hauen bidez, orain martxan dagoen 2014-2017 plana %5 batean haziko dela adierazi du nafar Gobernuak. Plan horrek 157 neurri ditu eta prebisioa 560 milioi biltzekoa zen.

Neurri hauek 385.000 ekimenetan izanen dute isla, 190.000 diru-bilketari eta beste hainbat kudeaketari. 5.000 zegar ikuskapenari begirakoak izango dira. Hala azaldu dute gaur eratu den iruzur fiskalaren aurkako komisioan, non Gobernu zein Parlamentuko ordezkarienz gain, agente sozial eta ekonomikoak izan diren.

Mikel Aranburu kontseilariak azaldu duenez «adostasun handia» egon da eta «baikor» agertu da honek eman ditzakeen aukeren aurrean. Era berean, nabarmendu degin du iruzur fiskalaren aurkako lana ez dela soilik ogasunaren arazoa «baizik eta gizarte guztiarena».