Mendiko lehen etapa izan dute gaur txirrindulariek Tourrean, Limoges eta Le Lioran artean.
Ihesaldi batean Greg Van Avermaet bakarrik geratu da Thomas de Gendt bere herrikidearekin, baina Perthus-eko mendatean atzean utzi du, helmugatik 30 kilometro ingurura, eta etapa garaipena lortu du. De Gendt bi minutu eta 34 segundura iritsi da.
Van Aver-mate le peloton ! / @GregVanAvermaet wins ! #TDF2016 pic.twitter.com/eqB57Ldd3T
— Le Tour de France (@LeTour) 2016(e)ko uztailak 6
Sailkapen nagusiaren buruan ere flandriarra jarri da; bigarren sailkatuari, Etixx taldeko Julian Alaphilipperi, bost minutu eta hamaika segunduko aldea ateratzen dio. Hirugarren Alejandro Valverde (Movistar) dago, bost minutu eta hamahiru segundura.
Bihar 190 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek Arpajon-sur-Cere eta Montauban artean.