NAIZ
CULOZ

Pantano, Majka baino bizkorrago Culozeko helmugan

Jarlinson Pantano (IAM) kolonbiarra izan da Tourreko hamabosgarren etaparen garailea, Culozeko helmugan Rafal Majka (Tinkoff) poloniarra baino azkarragoa izan baita. Chris Froomek ez du arazorik izan lidertza mantentzeko. [Tourraren inguruko webgune berezia]

Majka gainditu du Pantanok azken metroetan. (Kenzo TRIBOUILLARD/AFP)
Majka gainditu du Pantanok azken metroetan. (Kenzo TRIBOUILLARD/AFP)

Bourg-des-Bressen hasi eta Culozen amaitu den 160km-tako etapa lehiatu dute igande honetan txirrindulariek Frantziako Tourrean. Jarlinson Pantano (IAM) kolonbiarra izan da bertan garailea, azken metroetan Rafal Majka (Tinkoff) menperatu ostean.

Sailkapen nagusia lehiatzen ari diren txirrindulari gehienak elkarrekin heldu dira helmugara, Pantano baino 3.07 beranduago. Hori hala, Chris Froome (SKY) britainiarrak ez du arazorik izan mailot horia mantentzeko.

Etapa menditsua izan da gaurkoa. Sei mendate igo behar izan dituzte txirrindulariek eta 30 txirrindularik osatutako ihesladiak amaiera arte eustea lortu du.

Astelehen honetan Suitzan sartuko da Tourra. Moirans-en-Montagnen hasi eta Bernan amaituko da etapa, 209 kilometrotakoa.

Tourraren jarraipen guztia egiteko sartu NAIZen webgune berezira.