NAIZ

Gorka Izagirrek Tourra utzi behar izan du lepauztaia hautsita

Gorka Izagirre txirrindulari gipuzkoarrak Tourra utzi du 17. etaparen hasieran erorikoa izan eta lepautzaia hautsi eta gero. Eroriko berean lurrera joan da Imanol Erviti nafarra ere, baina honek lasterketan jarraitu ahal izan du. (Tourraren webgune berezia NAIZ-en)

Gorka Izagirre, Euskal Herriko Itzulian. (Gotzon ARANBURU / ARGAZKI PRESS)
Gorka Izagirre, Euskal Herriko Itzulian. (Gotzon ARANBURU / ARGAZKI PRESS)

Movistar taldeko Gorka Izagirre ormaiztegiarrak Tourra utzi behar izan du, 17. etaparen lehen kilometroetan lurrera joan ostean. Izagirrek lepauztaia hautsita du eta ezin izan du lasterketan jarraitu.

Eroriko berean Imanol Erviti joan da lurrera, baina Joko Olinpikoetan egongo den nafarrak lasterketan jarraitu ahal izan du.

Txirrindulariek gaur dute Alpeetako lehen etapa handia eta Suitzan barrena ibiliko dira. Bernatik abiatu eta 184 kilometro beranduago Finhaut-Emossoneko gailurrean aurkituko dute helmuga. Azken 31 kilometroetan 23 gora dituzte, Finhaut-Emossonez gain, Forclaz ere gainditu beharko dute-eta.