
Arnaldo Otegiren hautagaitza kolokan dago, bere balizko inhabilitazioa dela eta, eta erreakzio sorta ari da eragiten aipatu egoera. Gasteizko alkate Gorka Urtaran izan da polemikaren harira hitza hartu duen azken aurpegi ezaguna.
Haren esanetan, «injustua» litzateke Otegi lehendakarigai bezala inhabilitatzea, eta gaineratu du kanpaina «beharrezkoa ez den moduan» berotuko litzatekeela hurrengo irailaren 25eko hauteskundeei begira.
Europa Press albiste agentziari eskaini dio elkarrizketa Urtaranek, eta bertan adierazi du gustatuko litzaiokeela Otegi bozetara aurkeztea, ulertzen baitu Bateragune auzia dela eta ezarri zioten zigorra ez zela izan justua.
Zentzu horretan, nabarmendu du Entzutegi Nazionalaren sententziak, Auzitegi Gorenak berretsia izan zena, «arrazoi politikoei» erantzun ziela.

Un fallecido y una herida grave, vecinos de Zornotza, en un accidente en Aragón

El papa Francisco recomendó el libro ‘Miñan’ de Amets Arzallus e Ibrahima Balde

Los aranceles de Trump amenazan con dejar a EEUU sin navidades

Aritz Otxandiano denuncia un ataque contra su vivienda: «Se han sobrepasado todos los límites»
