Bere ibilbide profesionaleko hirugarren urrezko domina lortu du Mo Farah atleta britainiarrak Rioko Olinpiar Jokoetan. Duela lau urte Londresen egin bezala, ase nagusitu da 10.000ko proban.
Eroriko bat eta hainbat eraso gainditu behar izan ditu, besteak beste, Farah-k, Kenia eta Etiopiako korrikalarien aldetik batez ere. Hala, azken 100 metroak arte ez da argitu nork irabaziko zuen lasterketa.
Gizonen 10.000koaren ostean etorri da emakumeen 100 metrotako lasterketa. Bertan, Fraser Pryce jamaikarra zen urrea irabazteko faboritoa, baina Elaine Thompson herrikideak gainditu du. Pekinen eta Londresen urrea eskuratu zuen Fraser Pryce brontzezko dominarekin konformatu behar izan da.
Jarraitu Rioko Olinpiar Jokoen xehetasun guztiak NAIZen webgune berezian.