NAIZ
Rio

Finaletik kanpo geratu da Carlos Tobalina pisu jaurtitzaile bizkaitarra

Carlos Tobalina pisu jaurtitzaile bizkaitarrak ezin izan du JJOOetako finalerako txartela lortu. 19,98 metroko jaurtiketarekin, 17. lekuan sailkatu da eta soilik 12rentzako lekua zegoen finalean.

Ez da pisu jaurtiketako finalean izango Carlos Tobalina bizkaitarra. 17. lekuan sailkatu da 19,98 metroko marka eginda, eta ezin izan du lehen 12en artean amaitu. Markarik onena lehen saiakeran egin du. Bigarrenean, aldiz, 19,81 eta hirugarrena baliogabea izan da.

Sailkapenetik 42 zentimetrora geratu da, O'dayne Richards jamaikarrak 20,40 eginda lortu du-eta 12. postu hori.