Lehen zatiari hobe ekin diote etxekoek. Galizarrek bere egin dute baloia, baina ez dute arriskurik eraman armaginen atera. Ordu erdia igarota, euskaldunek pausu bat eman dute aurrera, eta partidaren erritmoa haiek jartzen saiatu dira. Hala ere, partidak aurredenboraldiaren eta denboraldiaren harteko hibrido perfektua zirudien.
Bigarren erdian hobe hasi dira gipuzkoarrak. Baloia eurena zen eta batez ere ezkerraldetik saiatu dira arriskua sortzen. Halako batean Bebe gertu egonda gola egitetik, baina German Luxek kornerrera bidali du baloia. Eta korner horretan iritsi da eibartarren gola. Ivan Ramisek buruz aurreratu ditu armaginak.
Ongi zebiltzan gipuzkoarrak, baina 68. minutuan partida berdindu dute etxekoek. Falta bat ederki atera dute bigarren zutoinera eta Pedro Mosquerak, bakarrik, baloia sareetara bidali du.
Hortik aurrera partida oso irekia izan da, nahiz eta aukera garbiegirik ere ez zegoen. Baina 86. minutuan epaileak Deporren aldeko penaltia adierazi du eta Lucas Perezek ez du huts egin.