NAIZ
DONOSTIA

Eibar eta Realaren arteko derbia larunbat eguerdiz jokatuko da

Hurrengo euskal derbia gipuzkoarren artekoa izango da Ligan eta larunbat eguerdiz jokatuko da. Irailaren 24ean 13.00etan izango da Ipuruan bien arteko partida. Egun berean hartuko du Athleticek Sevilla etxean eta igandean jokatuko du Osasunak. Alavesek astelehenean. [Egutegia]

Larunbat eguerdiz jokatuko da hurrengo euskal derbia Espainiako gizonezkoen futbol txapelketa nagusian. Ligak gaur jakinarazi ditu ordutegiak eta Eibar eta Realaren artekoa irailaren 24ean, larunbatez, 13.00etan izango da. 

Ipuruako partida euskal taldeen arteko bigarren dema izango da. 

Beste euskal taldeei dagokionez Athleticek egun berean 18.30ean hartuko du Sevilla San Mamesen. Osasunak igandean jokatuko du Vila-Realen aurka, han 18.30ean eta Alavesek astelehnean 20.45etatik aurrera hartuko du Mendizorrotzan Granada.