NAIZ
DONOSTIA

Ruper Ordorikak bere azken lana aurkeztu du, ‘Guria ostatuan’

«Hari sentikor bati lotutako hamaika abesti» biltzen ditu Ruper Ordorikaren lan berriak. ‘Guria ostatuan’ zuzenean gozatzeko hurrengo aukera ostiral honetan bertan izango da, Ermuako antzokian.

Ruper Ordorikak ‘Guria ostatuan’ lan berria aurkeztu du. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)
Ruper Ordorikak ‘Guria ostatuan’ lan berria aurkeztu du. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)

Ruper Ordorika abeslari oñatiarrak bere disko berria aurkeztu du gaurkoan Donostian. ‘Guria ostatuan’ izenpean, hamaika abesti plazaratu ditu. Urteetako ibilbidean errekonozitzen diren akordeak antzematen daitezke oraingoan ere, tonu grabe eta agudoen arteko oreka, besteak beste.

New Yorken grabatu du, Tony Scherr, Kelly Wollesen eta Jamie Saftekin. Azpimarratzekoa da gerora Arkaitz Miner musikariak grabatutako biolin eta soken tratamendua.

Lan gehienak Ordorika berarenak dira. Denak, hiru izan ezik. ‘Kontserba fabrikaren aurrean’ abestiari Joseba Sarrionandiak jarri dio letra, ‘Mare nostrum’ lanari Eva Linazasorok eta ‘Munduko Ostatuetan’ Gary Snyderren olerki bat da, Ordorikak kasurako egokitua.

Ostiral honetan Ermuan izanen da Ruper Ordorika, herriko antzokian. Eta aurrera begira ere hainbat data finkatuak ditu. Abenduaren 3an Soraluzeko zineman eskainiko du kontzertua, hilaren 17an Bilboko Kafe Antzokian, urtarrilaren 6an Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, 21ean Gasteizko Jimmy Jazz aretoan eta otsailaren 5ean Leioako auditoriumean.