Beste behin ere egin du, Alavesek nagusitasunez lortu ditu hiru puntu Vila-Real indartsuaren etxean. Partidaren lehen ordulaurdenean bere egin du erabat partida talde arabarrak eta 0-2koa ezarri du markagailuan 17. minturako. Lehena 8.ean Ibai Gomezek sartu du eta 10 minutu pasatzerako Camarasak partida erabakita utzi du.
Hurrengo minutuetan sendo jardun du talde arabarrak eta atsedenaldira partidaren jabe eginda joan dira. Bigarren zatian Vila-Realek ez du asmatu Alavesen joko apurtzen eta larritasun handirik bizi gabe bete dira 90 minutuak.
19 puntu ditu talde arabarrak eta beste partiden zain, bizpahiru postu igo ditzake sailkapen nagusian.
Musika
«Decimos ‘agur’ como toca, era el momento y preferimos dejarlo aquí»
Musika
Los Chikos del Maíz declaran una «tregua indefinida» con cameo de Oskar Matute
Kultura
Zetak convierte el Nafarroa Arena en un akelarre de sensaciones
Euskal Herria
Cautela vecinal en Bilbo al iniciar Agaleus los trámites para instalarse en Zierbena
Musika