NAIZ

Luzarrako igogailu berria martxan

Igogailu bertikala da, Luzarra eta Ramon y Cajal kaleen artean dago eta Deustu eta Araingoiti lotzeko balioko du. 362.000 euroko kostua izan du eta 10 hilabete behar izan dira egiteko.

Aburto eta beste alderdietako zinegotziak igogailuaren inaugurazioan. (Bilboko Udala)
Aburto eta beste alderdietako zinegotziak igogailuaren inaugurazioan. (Bilboko Udala)

Bilboko Udalak igogailu berri bat inauguratu du. Deustuko igogailu berriaren bitartez Luzarra eta Ramon y Cajal kaleak lotuta geratuko dira. 13 lagunentzako lekua dauka eta zabalik egongo da egunero goizeko 6.00etatik gaueko 00.00etara.

Igogailu honekin Deustuko behealdearen eta Arangoitiren arteko lotura amaituko da, udan martxan jarri zen beste elementu mekaniko bati esker. Igogailu horrek Ramon y Cajal eta Arangoitiko Arane kaleen artean dagoen 30 metroko aldea gainditzeko aukera ematen du. Igogailuak bi geraleku dauzka Deustu Barria urbanizazioaren egoiliarrek erabili ahal dezaten eta, bide batez, Deustuko goiko aldeko bizilagunek metrora iristeko aukera dute.