NAIZ

Berbagunearen bosgarren edizioa abenduaren 14ean

Berbaguneak euskaraz ulertzeko eta berba egiteko gai diren pertsonak bilduko ditu abenduaren 14ean Azkuna Zentroan 09.30etik 18.00etara bitartean.

Berbagunearen aurkezpena. (Bilboko Udala)
Berbagunearen aurkezpena. (Bilboko Udala)

Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskararen Zuzendaritza Nagusiak eta Bilboko euskaltegien sareak bosgarren urtez antolatu dute Berbagunea.

1.600 pertsona inguruk parte hartuko dute, lau txandatan banatuta. Txanda bakoitzean hainbat talde antolatuko dira. Talde bakoitzean sei pertsona egongo dira eta aurretik jarritako gai bati buruz hitz egingo dute. Hogei minutu igaro ostean, egondako mahaitik altxatu eta beste mahai batera joango dira.

Berbagunean parte hartu nahi duten pertsonek izena eman behar dute aurretik, 944162472 telefonoan edota berbagunea@gmail.com helbidean, txandako leku guztiak bete arte, 400 pertsona, gutxi gorabehera.

Ekimenean kultura, gizarte, ekonomia, kirol eta politika-arloko eragileek ere parte hartuko dute eta mahai berean egongo dira Berbaguneko partaideekin.