NAIZ

Igogailu berria Atxurin

Atxuri auzoko kiroldegia eta erabilera askoko kantxa Begoñako Errepublika kalearekin lotzen duten igogailu bertikala inauguratu du Udalak.

Atxuriko igogailu berria. (Bilboko Udala)
Atxuriko igogailu berria. (Bilboko Udala)

Juan Mari Aburto alkateak igogailu berria inauguratu du Atxurin. Igogailu bertikala eta kristalez hornitutakoa da. 13 lagun sartzen dira bertan eta 212.282,95 euroko kostua izan du.

Udalak beste azpiegitura bi aurreikusita ditu Atzuri auzoan. Alde batetik, Zabalbideko goiko partea Basobideko etxebizitzen promozio batekin konektatzeko eta beste mekanismo bat Ollerietabarrenako atarietako irisgarritasuna hobetzeko.