NAIZ

Literatura forentseari buruzko topaketa Bidebarrietan

Paco Etxeberria antropologo forentsea, Aranzadi Zientzia Elkarteko presidentea, eta J. M. Mulet idazle eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoko irakaslea Bidebarrietan elkartuko dira abenduaren 13an, literatura forentseari buruz berba egiteko antolatu duten hitzaldian.

Paco Etxeberria.
Paco Etxeberria.

Arratsaldeko 19.30ean hasiko da, abenduaren 13an Bidebarrietan antolatu duten literatura forentseari buruzko topaketa. ‘El lector de huesos’ programa aurkezten duen Dani Álvarez kazetaria izango da hitzaldia zuzentzen. Programa horretan ere parte duen Paco Etxeberria forentsea bertan izango da.

J. M. Mulet berriz, ‘La ciencia en la sombra’ liburuaren egilea da eta bertan historiako hilketa ezagunetako batzuk aztertzen ditu.