NAIZ

Mumia Abu-Jamal, hitzaldia eta dokumentala Zirika gunean

Ostiral honetan, abenduak 9, arratsaldeko 19.30etan Mumia Abu-Jamal pantera beltz ohi eta preso politikoaren inguruko hitzaldia eta dokumentala antolatu dute Komite Internazionalistak eta Euskal Herriko Mumiaren Lagunek Erronda kaleko Zirika gunean.

Mumia Abu-Jamal, hitzaldi eta dokumetalaren kartela Zirikan.
Mumia Abu-Jamal, hitzaldi eta dokumetalaren kartela Zirikan.

Mumia Abu-Jamal, Pantera Beltz ohia, MOVE erakunde iraultzailearen aldeko kazetari eta idazle afroamerikarraren inguruko hitzaldia eta dokumentalaren proiekzioa antolatu dute Bilboko Zirika gunean ostiral honetan.

«Nire bizitza osoa espetxean» da Komite Internazionalistak eta Euskal Herriko Mumiaren Lagunek antolatu duten ekimenaren izenburua. Izan ere, Mumia Abu-Jamal 1981eko abenduaren 9an polizia zuri bat hiltzea leporatuta heriotz zigorrera kondenatu zuten kargu faltsuekin. 30 urte pasata, epaia indargabetua izan arren, bizi osorako zigorra ezarri zioten. 2015ean hilzorian egon zen eta C hepatitis-a diagnostikatu zioten.