
Hamarnaka preso ohi eta herritar elkartu dira Usurbilgo plazan Kalera Kalera ekimenari hasiera emateko. Bertan egongo da kokatua gune zentrala, plazan jarritako karpa batean, eta bertan egingo du lo egunero preso ohiek osatutako talde batek.
Gaurko ekitaldian Maitane Sagastume eta Juanjo Legorburu preso ohiek azaldu dutenez, «euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen aldeko konpromiso, elkartasun eta borroka gunea» izango da Usurbilgoa. Ekimena Euskal Herri osora zabalduko dute gainera, herri ezberdinetan izango diren mobilizazioekin. Horrez gain, eragile ezberdinekin biltzeko asmoa dute. Aipatu dutenez, EPPK-k abiatzear daukan eztabaida sozializatzeko esparrua izan nahi du, eta horrekin batera, gatazkaren ondorioen konponbidearen arloko behar politiko eta humanoen inguruko mobilizazioa sustatzea hu helburu».

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

