NAIZ

Erriberako merkatuan jarriko dute gabonetako jaiotzarik handiena

25 metro karratuko merkatu hebrear itzela, ikusgai egongo da urtarrilaren 8ra arte. Hainbat figura eta emari handiko ur naturala ditu.

Yolanda Díez, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzia Erriberako merkatariekin jaiotza ikustera joan da. (Bilboko Udala)
Yolanda Díez, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzia Erriberako merkatariekin jaiotza ikustera joan da. (Bilboko Udala)

Erriberako merkatura hurbiltzen direnek Bizkaiko Gabonetako jaiotzarik handiena ikusteko aukera izango dute.

Jaiotza 25 metro karratukoa da, 5,5x4,5 neurriak ditu eta merkatu hebrear bat irudikatzen du. Herriko plaza eta garai hartako azoka handi bat. Horrez gain, jaiotza horretan mugimenduan dauden zazpi figura eta emari handiko ur naturaleko ibaia daude.