NAIZ

Bove, Brisson, Espagnac eta Korsikako presidentea, Luhusoko atxiloketen aurka

Jose Bove europarlamentari eta aktibista, Max Brisson Pirinio Atlantikoetako departamenduko presidente orde eskuindarra, Frédérique Espagnac senatari sozialista eta Gilles Simeoni Korsikako presidentea Luhusoko atxiloketen aurka agertu dira Twitter sare soziala erabiliz hedatu dituzten mezuetan.

Jose Bove europarlamentari eta nekazari-sindikalismoaren alorrean aktibistak Twitter bidez Luhuson atxilotutako herritarren askatasuna eskatu du.

Antzera mintzatu da Gilles Simeoni Korsikako presidentea ere, Parisi zuzenduz eta esanez bakea sostengatzen duten horiek atxilotu beharrean hobe lukeela euren jarduna babestuko balu.

Pirinio Atlantikoetako departamenduko kontseiluko presidente orde den Max Brisson eskuindarrak, berriz, adierazi du ez duela polizia operazioa ulertzen.

Frédérique Espagnac Alderdi Sozialistako senatariak, bere aldetik, atxilotuak bakearekin engaiatuta daudela gaineratu du, «ez biolentziarekin». «Nire babes osoa adierazten diet», azpimarratu du