NAIZ

Bilbobusen ordutegia Gabon gauean eta Eguberri egunean

Abenduaren 24ean, Bilbobusen linea guztien azken irteera 20.00 eta 20.30 bitartean izango da. Goizaldeko 01.00etatik aurrera Gautxori zerbitzua egongo da.

Bilboko Udalak jakinarazi du abenduaren 24an, Gabon gaua dela eta, Bilbobusen linea guztien azken irteera 20.00 eta 20.30 bitartean izango dela.

Abenduaren 25ean, 01.00etatik 08.30era arte Gautxori zerbitzua egongo da. Autobusen ohiko zerbitzuen lehen irteerak 09.00etan izango dira.