NAIZ

FEVEko lehengo trenbidearen estalkia urbanizatu dute Errekalde erdigunearekin lotzeko

Sabino Arana etorbidea Gordoniz biribilgune eta zubiari lotuta egongo da FEVEko lehengo trenbidearen estalkia urbanizatzeari esker. Eremu honen zabalera 21.500 metro koadrokoa da eta 3,4 milioi euroko inbertsioa egin du Udalak.

Bilboko Udaleko hainbat ordezkari Aburto alkatearekin. (Bilboko Udala)
Bilboko Udaleko hainbat ordezkari Aburto alkatearekin. (Bilboko Udala)

Udalak gaur inauguratu du FEVEko lineako trenbideko estalkia Elexabarritik Gordoniz kalerainoko urbanizazioa. 3,4 milioi euroko inbertsioa egin duela jakinarazi du.

Aldi berean, ezagutzera eman du Sabino Arana etorbidearen urbanizazio integralaren nahiz Basurturen eta Errekalderen arteko FEVEko trenbidea estaltzearen ondorioz, 62.500 metro koadroko azalera duen eremu berri bat sortu dela.  Orotara, 8,7 milioi euroko inbertsioa egin du.