Manex Altuna

Olentzerok Bilboko auzoak zeharkatuko ditu Gabon gauaren aurretik

Olentzerok lan bikoitza egingo du Bilbon ahalik eta ume gehienengana iristeko. Ostiralean erdigunea zeharkatuko du eta zenbait auzotara ere joango da. Larunbat arratsaldean berriz, auzo pilo batetatik igaroko da jai batzorde eta elkarte ezberdinen laguntzarekin.

Santutxuko egitaraua.
Santutxuko egitaraua.

Bilboko auzo elkarte eta jai batzorde anitzen laguntzarekin, Olentzero hainbat auzotatik igaroko da Gabon gauaren aurretik. Ostiral arratsalde honetan hiriko erdigunea zeharkatuko du Olentzerok, Mari Domingi eta beste hainbat lagunekin kalejira erraldoi batekin.

Aldi berean, Iralako auzoan 18.00etatik aurrera Olentzero eta Mari Domingiri harrera egingo diete Araneko anfiteatroan. Trikipoteoa, txokolatada eta herri afaria ere egingo dituzte. Basurtun ere txokolatada eta diskofesta izango dira 19.30etan

Larunbata izango da Olentzerok auzo gehien bisitatuko dituen eguna. Otxarkoagako Ugarte plazan 11.30etan emango diote ongi etorria. Elorrietan bestalde, 12.30etan egingo dute kalejira eta arratsaldeko 18.00tan argazkiak egin eta eskutitzak emateko aukera izango da.

Zorrotzan esaterako, 17.30etan dauka jarrita hitzordua. Mari Domingi eta galtzagorriekin batera kantu kalejira egingo dute FEVEko geltokitik. Zurbaranbarriko auzoan 17.00etan egingo diote ongi etorria Artxandatik jaitsiko baita.

Uribarrin ere 17.30etan hasiko du ibilbidea Mari Domingirekin batera Traukoko pasealekuan eta auzotik ibiliko dira gutunak jasotzen. Santutxun 17.00etan daukate hitzordua Mari Domingik eta Olentzerok Basarraten.

San Frantzisko eta Bilbo Zaharreko Olentzero 17.30etan aterako da Miribillako eskolatik eta Bilbirantz abiatuko da kalejiran. Olabeagako ermitan ere ordu berean izango da. Errekaldeko plazatik 17.30etan ere abaituko du ibilbidea.

Deustuan «neguko solstizioa» baserritarren erropekin jantzita ospatzeko deia egin dute eta 17.30etan aterako da Done Petri plazatik.

Erriberako plazan kalejira eta txokolatada egingo dute arratsaldeko 18.00etan Olentzero eta Mari Domingirekin batera. Altamiran ere 18.00etan egingo diote ongi etorria Olentzerori.