NAIZ
GASTEIZ

28 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emazteari eraso egitea leporatuta

Gasteizko Udaltzaingoak 28 urteko gizonezko atxilotu zuen igandean, kalean emaztea jotzea egotzita.

Udaltzaingoak telefono dei bat jaso zuen 13.10ean gertaeraren berri ematen, eta bertaratutako udaltzainek egiaztatu zuten emakumeak eraso baten markak zituela, Gasteizko Udalak astelehen honetan jakinarazi duenez.

Agenteek bi bikotekideekin eta gertaeraren lekuekoekin hitz egin zuten. Ondoren, gizona atxilotu zuten genero indarkeriako ustezko delitu bat egiteagatik.