![Aimar Olaizola, gaur Tolosan. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/353/415/article_main_landscape/aimar.jpg)
Uste baino erosoagoa izan zaie Aimar Olaizola eta Alvaro Untoriari txapelketako hirugarren puntua lortzea, izan ere Victor eta Albisuk egindako opariak onartzearekin nahikoa izan baitute Tolosan jokatutako partida kaxkarrean. Urdinek orotara 13 huts batu dituzte, 8 aurrelariak eta 5 atzelariak, eta horrela ez dago partidarik irabazterik.
Tantu oso piloteatu (78 pilotakada) batekin eman zaio hasiera neurketari, baina hasiera-hasieratik hartu dute aurre markagailuan faboritoek. Albisuk agintzen hasi du lehia, eta Untoriak zazpitik atzera jo ditu pilotakada gehien, baina Victorrek ez die bere lagunak emandako abantailei probetsurik atera, gantxoarekin pilota asko galduz. 12-6 joan dira goriak aurretik lehen atsedenaldi luzera eta ordurako zortzi pilota zituzten galduak urdinek.
Saiatu dira markagailua txukuntzen, baina huts kopuru horrekin ez dago partidak irabazterik. Batutako puntuarekin, Olaizola II.a-Untoriak ere hirugarren puntua lortu dute eta Victor-Albisuk asko hobetu beharko dute Irribarria-Rezusta liderrei ostegunean aurre egin ahal izateko.
![Erika_conrado](/media/asset_publics/resources/001/133/470/article_thumb_horizontal/erika_conrado.jpg)
«La sentencia de La Suiza es un aviso claro y directo a todas las organizaciones sindicales»
![2010](/media/asset_publics/resources/001/134/975/article_thumb_horizontal/2010.jpg)
«La Roja» no condicionará los Sanfermines: pantalla gigante... en Yamaguchi
![Captura_de_pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55](/media/asset_publics/resources/001/135/347/article_thumb_horizontal/Captura_de_Pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55.png)
Speed, el tiktoker con 28 millones de seguidores «corneado» por la Policía Foral en la Plaza
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Baiona-parada](/media/asset_publics/resources/001/135/821/article_thumb_horizontal/baiona-parada.jpg)