NAIZ

Errege Magoak Bilbon izan dira

Ostegun arratsaldean Bilboko erdialdea zeharkatuko dute 400 lagundik gora parte hartuko duten kabalgatan.

Errege Magoak Bilbon izan dira. (Bilboko Udala)
Errege Magoak Bilbon izan dira. (Bilboko Udala)

Arratsaldeko 18.00etan abiatuko da Bihotz Sakratutik Errege Magoen kabalgata urtarrilaren 5ean. Aurtengo Errege Magoen kabalgatak Vodafone eta Fusión Dantza Modernoaren Eskolaren laguntza izango du. Bilbora negua, hotza eta elurra ekartea dute helburu eta koloreak, opariak eta abestiak izango dira protagonistak.

Segizio errealak hamar karroza, suhailtzaileen kamioi bi, zortzi animazio-talde, zuzeneko musika eta zazpi garbitzaile izango ditu. Guztira, 400 pertsona baino gehiagok parte hartuko dute kabalgatan. 18.00etan abiatuko da Bihotz Sakratutik eta Eliptika Plazara helduko da. Plaza Biribiletik igaroko da ostean eta Udaletxean amaituko da. Juan Mari Aburto alkateak Ekialdeko Errege Magoak hartuko ditu eta ondoren, euren ohiko mezua eskainiko dute balkoitik. Horren ondoren, haurrek dituzten eskaerak jasoko dituzte.