![hIREKIn kolektiboak prentsaurrekoa eman zuen okupazioa eta gero. (@NAFAR_TELEBISTA)](/media/asset_publics/resources/000/329/360/article_main_landscape/hirekin.jpg)
Pasa den urriaren 8an, Sarasate Pasealekuan buruturiko okupazioaren ondoren atxilotuak izan ziren pertsonak datorren astean izango dira epaituak. «Errepresio fisikoari errepresio judizial eta ekonomikoa gehituko dizkiote, isunen eta gartzela zigorren bidez», adierazi du hIREKIn kolektibak.
Orduan egin bezala, Iruñeko Udala egin dute Udaltzaingoaren jarreraren erantzule: «Aldaketa udaletxera iritsi bazen, Udaltzaingoa ez da gehiegi aldatu. Honek zenbait zalantza azaleratzen ditu. Zalantzan jartzen dugu udaletxeak bere menpe dagoen tresna errepresiboa kontrolatzeko duen gaitasuna. Zalantzan jartzen dugu, baita ere, Aritz Romeo hiritar segurtasun zinegotziak urriaren 9an eta ondorengo egunetan esan eta egindakoak ikusita, Iruñako udaltzaintzan gauzak aldatzeko norainoko gogo politikoa dagoen». Epaiketa honen aurrean, «zalantza hauek argitzea» eskatu diote Romeori eta EH Bilduri.
Era berean, babesa agertu nahi izan diete auziperatuak dauden hiru gazteei, eta «erantzuna kalean emateko» konpromisoa hartu dute. Honela, elkarretaratzeak deitu dituzte Iruñeako auzitegiaren aurrean astelehen eta astearterako. Asteartean, 10:00etan eta asteazkenean 09:00etan.
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/143/230/article_thumb_horizontal/Gasteiz.jpg)
El estreno de Iñaki Kerejazu como Celedón desborda Gasteiz con recuerdo a los ausentes
![Craterngorongoro_](/media/asset_publics/resources/001/143/654/article_thumb_horizontal/craterNgorongoro_.jpg)
Dos getxoztarras, madre e hija, fallecen en un accidente en Tanzania
![Aibar_policiaforal](/media/asset_publics/resources/001/143/848/article_thumb_horizontal/aibar_policiaforal.jpg)
Una joven de 15 años fallece en el accidente de una familia madrileña en Oibar
![Naizgabarra](/media/asset_publics/resources/001/144/017/article_thumb_horizontal/NAIZgabarra.jpg)
Gabarra zahar baten koadernoa berreskuratu dute Donostiako Ondarreta hondartzan
![Ertzaintza](/media/asset_publics/resources/001/144/022/article_thumb_horizontal/ertzaintza.jpg)