NAIZ

Prekarietatearen kontrako protesta Abandoko Burger King-ean

Eragin, Bilboko gazte prekarioen plataformak, elkarretaratzea egin dute urtarrilaren 12an, osteguna, arratsaldeko 19.00etan Abandoko Burger King-aren parean.

Elkarretaratzea Burger King parean. ( via twitter @albafatu)
Elkarretaratzea Burger King parean. ( via twitter @albafatu)

Joan den astelehenean Gorlizko Mec Mec pizzeria enpresako gazte langile bat hil zen abenduaren 30ean banatzeko motorrean izandako istripuaren ondorioz.

Bilboko gazte prekarioen asanblada bezala definitzen den Eragin-ek elkarretaratzea egin dute ostegun arratsaldean Abandoko Burger King-aren aurrean prekarietatea salatzeko.