NAIZ

7 Katu gaztetxearen 10. urteurrena

Urtarrilaren 23 eta 29 bitartean Alde Zaharreko 7 Katu gaztetxearen urteurrena ospatuko dute. Hitzaldiak, kontzertuak, tailerrak... ekimen andana antolatu dituzte aste osoan zehar.

7 katu gaztetxearen 10. urteurrena.
7 katu gaztetxearen 10. urteurrena.

7 Katu gaztetxeak 10 urte betetzen dituela ospatzeko ekitaldi andana antolatu dituzte Bilboko Alde Zaharrean urtarrilaren 23 eta 29 bitartean. Festa egun garrantzitzuena urtarrilaren 28an, larunbata, egingo dute Solokoetxeko Zumarraga plazan. Irrien Lagunak, argazki erraldoia, herri bazkaria, elektrotxaranga eta kontzertuak izango dira 19.00etatik aurrera. Egurra ta Kitto, Tremenda Jauria eta Bad Sound System arituko dira. Gonbidatu bereziak ere izango dituzte: La Basu, Aneguria eta Fermin Muguruza bertan izango direla iragarri baitute.

Urtarrilaren 27an, ostirala, kontzertuak egingo dituzte 7 Katu gaztetxean. Skabidean, Euskatalites eta K-Billy DJ-a izango dira. Igandean berriz, bertso doinuak izango dira nagusi Oihana Bartra, Maialen Lujanbio, Agin Laburu eta Igor Elortzarekin. Aste osoan zehar ekitaldi hitzaldiak, tailerrak eta mahai inguruak ere izango dira.