Manex Altuna

Otsailean Audientzia Nazionalean epaituko duten @erreharria-ren aldeko babes kanpaina

Otsailaren 27an Audientzia Nazionalean epaituko dute Bilbon bizi den Alfredo Remirez, @erreharria bezala ezaguna sare sozialetan, «terrorismoa» goratzea eta biktimak iraintzea leporatuta. Webgunea, atxikimendu kanpaina eta elkartasun egun bat antolatu dute babesa agertzeko.

Elkartasun eguna antolatu dute otsailaren 11an Amurrion.
Elkartasun eguna antolatu dute otsailaren 11an Amurrion.

«Armiarma operazioa» bezala izendatutako sarekadetako batean atxilotu zuen Guardia Zibilak Alfredo Remirez 2015eko maiatzean. Izatez Aiaraldekoa den arren, Bilbo Zaharrean bizi da sare sozialetan @erreharria bezala ezagutzen den Remirez.

Otsailaren 27an Madrilen epaituko dute eta bi urteko kartzela zigorra, bost urteko zaintzapeko askatasuna eta hamasei urteko inhabilitazioa eskatzen dizkiote «terrorismoa» goratzea eta biktimask iraintzea leporatuta.

Remirezi babesa agertzeko www.alfreedo.info webgunea martxan jarri dute. Bere kasuaren inguruko informazioa emateaz gain, ekarpenak jasotzeko kontu korronte baten zenbakia eta otsailaren 11an Amurrion egingo duten Elkartasun Egunaren berri ematen dute webgunean.