NAIZ
BILBO

Santos, ‘Timochenko’ eta Gervasio Sanchez fotokazetariak jasoko dituzte bakearen Gernika Sariak

Kolonbiako presidente Juan Manuel Santosek eta Rodrigo Londoño ‘Timochenko’ FARCeko buruak jasoko dute bakearen eta berradiskidetzearen aldeko 2017ko Gernika Saria. Haiekin batera, Gervasio Sanchez fotokazetariak ere jasoko du saria, bere ibilbidea aitortzeko modu gisa.

Kolonbiako presidentearen eta FARCeko buruaren arteko agurra. (Luis ROBAYO/AFP)
Kolonbiako presidentearen eta FARCeko buruaren arteko agurra. (Luis ROBAYO/AFP)

Ohar bidez Gernika-Lumoko Udalak jakinarazi duenez, epaimahaiak erabaki du Juan Manuel Santosek, Rodrigo Londoño Echeverrik eta Gervasio Sanchez fotokazetariak jasoko dutela aurten bakearen eta berradiskidetzearen aldeko Gernika Saria.

Lehen saria Juan Manuel Santos presidente kolonbiarrak eta FARCeko buru Rodrigo Londoño Echeverrik jasoko dute, 52 urtetako gatazka armatuari adostutako amaiera emateko eginiko ahalegina aitortzeko.

Bigarren saria Gervasio Sanchez fotokazetariak jasoko du, urte luzetako ibilbidearengatik. 25 urtetan, gerra desberdinetan argazkilaritza indarkeria salatzeko erabili izan duela azpimarratu du epaimahaiak.

Sari banaketa apirilaren 26an egingo dute Gernika-Lumon, bonbardaketaren 80. urtemugaren harira egingo dituzten ekitaldien baitan.