NAIZ

Udaltzaingoaren twitter kontuaren inguruan neurriak hartzea eskatu du EH Bilduk

Bilboko EH Bilduk twitter kontua Udaltzaingoak berak kudeatzea eskatu du.

Udaltzaingoaren twitter kontuan sortutako azken polemikaren ostean, EH Bilduk udal gobernuari eskatu dio egungo egoera zein den argitu dezala. «Modu arduragabetsuan kudeatu den twitter kontu bat izan da eta Udaltzaingoaren irudiari kalte handia egin dio. Azken polemika atzokoa, herritar bati emandako erantzuna», salatu du Izaskun Guarrotxena EH Bilduko zinegotziak.

«Egiaztatutako twitter kontu bat da baina, bapatean, bere deskribapenean ofiziala ez dela idatzi dute. Hau da, norbaitek Udaltzaingoaren nortasuna usurpatu egin du eta hori oso larria da. Kontua noren eskuetan dagoen edo bahitua ote dagoen argitzea eskatzen diogu udal gobernuari», adierazi du Guarrotxenak.

Koalizioak beste behin eskatu du twitter kontu hori Udaltzaingoak berak kudeatzea. «Azken finean, haiek dira poliziaren lana hobeto ezagutzen dutenak eta irudi egokiago bat eman dezakete».