![Ander Imaz etxean irabazteko gai izan da (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/359/366/article_main_landscape/imaz.jpeg)
Gauzak, ordea, oso bestelakoak izan zitezkeen Ezkurdia-Merino II 6-15 aurreratu direnean guztia normal joango balitz. Baina pilota biribila da eta inoiz ematen diren ez sinesteko itzuli bat eman da igande honetan Madalensoro pilotalekuan.
Oiartzungo seme den Ander Imazek etxean jokatzearen urduritasunak jota edo ez dio hasiera onik eman partidari, Merinok erabat dominatu du eta Joseba Ezkurdiak aukerako pilotak probestu ditu markagailuan erabakigarria zirudien aldea lortzeko.
Hala ere, Aspekoek dena eginda zutela zirudienean partida errotik aldatu da. Alde batetik, Asegarcekoek urdinen haserrea piztu duen pilota bat jarri dute jokoan eta ordura arteko nagusitasuna erabat desagertu da. Gainera, partidatik erabat irten dira, batez ere Merino, epaileek ona zen atzelariaren pilota bat txartzat eman ostean.
Tanto batean Urrutikoetxearekin eztabaidatu du, hurrengoan irrist egin du... eta gorriek pixkanaka partidari buelta eman diote. Euren pilotarekin, Mikel Urrutikoetxeak protagonismo handia izan du jokoan, errematean bikain aritu da eta garaipen izugarria lortu dute.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Encierro4](/media/asset_publics/resources/001/136/243/article_thumb_horizontal/encierro4.jpg)
Casi cuatro toneladas de Miura y dos tremendas embestidas en Mercaderes y la curva
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)