NAIZ
BAIONA

Auto gidari bat zendu egin da A63 autobidean jazo den istripu batean

40 urte inguruko auto gidari bat hil egin da A63 errepidean, Baiona-Bordele norabidean, sei ibilgailuren artean izan den istripuan.

Goizeko 9.00 aldera, sei autoren arteko ezbeharra izan da A63 autobidean, Baiona-Bordele autobidean. Istripuaren ondorioz 40 urte inguruko gidari bat zendu dela jakinarazi du Sud Ouest egunkariak.

Larrialdi zerbitzuak berehala bertaratu diren arren, ezin dute ezer egin gizonezkoaren bizia salbatzeko.