![Panel bat margotu dute gazteek martxoaren 19ko galdeketetan «Bai» bozkatzea eskatuz. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/361/445/article_main_landscape/0129_gazteok_independentzia_Copy_.jpg)
Errenterian elkartu dira Tolosaldea, Oiartzualdea, Hernani eta Astigarragako hainbat gazte, datorren martxoaren 19ko herri galdeketen harira abiatu berri duten dinamikaren berri emateko.
«Gazteok independentzia» bezala bataiatu dute aipatu ekimena, eta estatu propioaren aldeko aldarrikapen nahiz argudioak Gipuzkoako txoko guztietara zabaltzea izango du xede.
«Estatu antidemokratiko eta ustel hauen aurrean, milaka dira dependienteak izateari utzi eta Euskal Estatua eraikitzeko arrazoiak», adierazi dute agerraldian. Adibide gisa aipatu dituzte hezkuntza eredu herritarra eraikitzea, enplegu duin baten aldeko borroka, etxebizitza eskubidea bermatzea, parekidetasuna eraikitzea... «Hain da zentzuzkoa aukera, non galdera ez den zergatik, baizik eta zergatik ez».
Argudio hauek guztiak Gipuzkoako nahiz Euskal Herriko txokoetara hedatzen ahaleginduko dira gazteak: «Horregatik, dinamika eta leloa bere egin eta estatu propioaren aldeko lanketari ekiteko deia egiten diogu euskal gazteriari».
«Aukera erreala da; urte gutxitan lortu dezakegu», adierazi dute.
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![Palestinarrak-paris](/media/asset_publics/resources/001/142/420/article_thumb_horizontal/palestinarrak-paris.jpg)
Electos de Maule ceden parte de su asignación para apoyar a los atletas olímpicos palestinos
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)
Dos detenidos en Iruñea acusados de agredir a un seguidor de la selección española
![Memoriala](/media/asset_publics/resources/001/142/877/article_thumb_horizontal/memoriala.jpg)