NAIZ
IRUÑEA

Iruñeko lehen autokarabana guneko lanen %91 gauzatu da

Iruñeko lehen autokarabanen parke publikoaren obren lehen fasea oso aurreratuta doa. Bertan 33 ibilgailu sartu ahal izango dira. Bestetik nafar hiriburuko hirigintza taldeak jakinarazi du trenbidearen parkearen lanen %75,95 egina dagoela.

Iruñeko lehen autokarabana parke publikoaren obrak aurrera doaz. (Iruñeko Udala)
Iruñeko lehen autokarabana parke publikoaren obrak aurrera doaz. (Iruñeko Udala)

Iruñeko Udaleko hirigintza taldea, Joseba Asiron alkatea buru zela, Trinitariosen egon da gaur goizean, non autokarabanentzako gune berriaren I. fasea ia amaituta dagoen eta trenbidearen parkearen lanak ere oso aurreratuta doazen.

Udaleko proiektuen arduradun den Cristina Arregik azaldu duenez, nafar hiriburuan izanen den autokarabanen lehen parke publikoa izanen da. Bertan 33 ibilgailu sartu ahal izango dira. I. fase honetan partzela ezberdinak egokitzen ari dira, eta bigarrenean belardiak egitea da helburu.

Sarrera Biurdana kaletik izango du parkeak eta soilik autokarabanek izango dute bertan sartzeko eskubidea. Bi gune bereizi izango ditu, bat hondakinen hustea egin eta bestea gaua igarotzeko. Gaua igarotzen dutenek elektrizitatea erabili ahal izango dute, eta gehienez 48-72 ordu eman ahalko dituzte bertan.

Bestetik, trenbidearen parkearen lanen %75,95 egina dagoela adierazi du Arregik.