![Lakuak errefuxiatuen gaia kudeatzeko bi proposamen egin ditu. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/362/902/article_main_landscape/lakua-errefuxiatuak.jpg)
Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusi Jonan Fernandez eta Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernandok errefuxiatuak hartzeko eta gizarteratzeko Lakuaren bi proposamenak aurkeztu dituzte.
Alde batetik, pertsona errefuxiatuak hartzeko sistema arrunta «indartze-sistema osagarri baten bidez osatzea» dute jomuga, «salbuespenezko krisi humanitarioko egoerari erantzuna emateko». lakuak EAEko beste erakunde eta eragileei aurkeztu die proposamena, baita espainiar Gobernuari ere.
Gogora ekarri dute Gobernu espainiarrak guztira 17.228 pertsona hartzeko konpromisoa hartu zuela. Era berean, Lakuak bere prestasuna adierazi zuen epe laburrean gutxienez 1.000 pertsona hartzeko. Hala ere, 2016aren amaieran, espainiar Estatuak birkokapen edo birkokatzeen bidez hartutako pertsonak 980 izan dira eta EAEk 570 pertsona hartu ditu.
«Krisi humanitarioari hobeto erantzuteko gakoetako bat da, ezohiko egoera honetan zehar, sistema arrunta indartze-sistema osagarri baten bidez osatzea, non autonomia-erkidegoek zuzeneko zeregina izango duten errefuxiatuak hartzeko eta integratzeko prozesuak bideratzean», adierazi du Fernandezek. Horretarako, lankidetza esparruak proposatu dizkio espainiar Gobernuari, erakunde europarrei, foru eta toki erakundeei eta baita boluntario eta gizarte zibilarekin ere.
Lakuak prozesu bat bultzatuko du lurralde historiko bakoitzean, foru aldundien eta udalen lankidetzarekin, udalerri bakoitzean har daitekeen pertsona kopurua ezartzeko.
Bestetik, harrera-egoera birkokapen eta birkokatzeen bidez egitearekin batera, soilik 2016an, kalkulatzen da 5.000 pertsonatik gora hil direla Mediterraneoan gerratik iheska. Ildo horretan, esperientzia pilotu bat abian jartzea planteatu dio Madrili, EAEtik giza korridore bat kudeatzeko.
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)
Traspaso de poderes en el condominio más pequeño del mundo, la Isla de los Faisanes
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![Palestinarrak-paris](/media/asset_publics/resources/001/142/420/article_thumb_horizontal/palestinarrak-paris.jpg)
Electos de Maule ceden parte de su asignación para apoyar a los atletas olímpicos palestinos
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)