NAIZ
Barcelona

Maddalen Iriarte: «Demokrazia da gaur zigortu nahi dutena»

EH Bilduren ordezkaritza bat joan da Bartzelonara, Artur Mas, Joana Ortega eta Irene Rigauren aurkako epaiketa salatu eta hauei babesa agertu asmoz. «Kataluniako herritarren ilusioa eta demokrazia zigortu nahi dituzte», adierazi du Iriartek.

Maddalen Iriartek, Marian Beitialarrangoitiak eta Jon Iñarrituk osatutako EH Bilduren ordezkaritza bat Bartzelonan dago gaur, 2014ko azaroaren 9an kontsulta deitzeagatik epaitzen ari dituzten Kataluniako Generalitateko «goi karguei eta Kataluniako herriari oro har» elkartasuna agertu asmoz.

Maddalen Iriartek komunikabideen aurrean gogora ekarri du 2014ko azaroaren 9an kazetari bezala lanean izan zela Katalunian, eta orduan ikusitako «ilusioa» azpimarratu du. «Hain zuzen, horixe da gaur zigortu nahi dutena: Kataluniako herritarren ilusioa eta demokrazia zigortu nahi dituzte».

Euskal Herriari ere zuzendu zaio. «Euskal herritarrei esango nieke minutu bat hartzeko eta pentsatzeko zer gertatuko den Kataluniak agur esaten duenean». Horregatik «lanean jartzeko» gonbidapena egin du, «Euskal Herriak ere bide hau har dezan».