NAIZ

‘Sardinita’ kartela izango da Aratusteetako irudia

José Ángel Ligero izan da kartel lehiaketaren irabazlea. Otsailaren 23tik 28ra bitartean ospatuko dira Aratusteak.

‘Sardinita’ kartelak irabazi du lehiaketa. (Bilboko Udala)
‘Sardinita’ kartelak irabazi du lehiaketa. (Bilboko Udala)

‘Sardinita’ kartela aukeratu dute aurtengo Bilboko Aratusteak iragartzeko. Otsailaren 23tik 28ra bitartean ospatuko dira.

Azaldu dutenez toki ezberdinetatik aurkeztu dituzte kartelak lehiaketan parte hartzeko. Besteak beste, Nafarroa, Bartzelona, Lleida, Errioxa, Huelva, Sevilla, Leon, Valentzia eta Murtzia. Halere, ohi bezala, Bilbotik iritsitako proposamenak izan dira nagusi..

Irabazlea epaimahaiak urtarrilaren 24an aukeratu zituen sei kartel finalistetako bat izan da.

Hiru modu izan dira finalisten arteko aukera egiteko. Euskal Museora joanez, Bilboko Udalaren web orriaren bidez eta lehiaketaren laguntzaile diren komunikabideen webguneen bidez. Beste askoren artean, GARA egunkaria izan da horietako bat.

Sistema bakoitzaren bidez jasotako bozkek hautaketaren %25 suposatu dute. Gainerako %25 epaimahaiaren bozketaren bidez erabaki da. Itziar Urtasun, Jai Batzordeko presidentea eta Bilboko Udaleko Jaietako Saileko zinegotzia, Asier Abaunza eta Amaia Arenal zinegotziak, Bilboko Konpartsen ordezkari bat, Maylin Vergara disenatzailea eta Cristina Camargo, El Nervión egunkariko kazetaria, izan dira epaimahaia osatu dutenak.