NAIZ
IRUÑEA

Gizonezko bat hil da Iruñean auto istripu batean

51 urteko gizonezko bat hil da bart nafar hiriburuan auto istripu batean. Nafarroa Behereko etorbidean talka egin du errepideko erdibitzailearen aurka. Atzo arratsaldean Getariako emakume bat zendu zen Baionan izandako auto istripuan.

Gizon bat zendu da Iruñean, bart, 22:20ak aldera, errepidetik irten eta erdibitzailearen aurka talka egin eta gero. 51 urte zituen gizonezkoak. Istripua ikertzen ari dira.

Bestalde, atzo arratsaldeko 19:30ak aldean, 32 urteko emakume bat zendu zen beste auto istripu batean A-63 autopistan, Baiona inguruan. Nonbait, Getariako biztanleak bere kotxeren kontrola galdu eta erdiko hezia jo zuen, hainbat itzulipurdi eginez ostean. Atzetik zetorren beste batek talka egin zuen bere kontra. 27 urteko gidaria arin zauritua erietxera eraman zuten, emakumea bertan zendu zelarik. Istripuak kotxe ilara luzeak eragin zituen 22:00ak arte.