![Aitzol Gogorzaren askatasuna aldarrikatzeko elkarretaratzea Errenterian. (Andoni CANELLADA / ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/358/255/article_main_landscape/gogorza.jpg)
Etxeratek gaur berri eman duenez, Aitzol Gogorzak gose greba hasi zuen joan zen ostegunean Basauriko espetxean, kartzelatik atera dezaten aldarrikatzeko eta egungo legediak gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoentzat adierazten duena bete dadin aldarrikatzeko.
Oreretarrak Obsesio Konpultsibo Desoreka du, eboluzio kronikoarekin, eta horri lotutako Desoreka Depresiboa ere bai, autolisi arriskuarekin. Hori dela-eta hainbatetan ospitaleratu dute, azken bi aldiak urtarrilean.
Gogorzaren abokatuak Etxerati baieztatu dio gose greba bertan behera utzi duela gaur.
Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoen askatasuna ukatzea sakabanaketa politikaren baitako salbuespen neurrietako bat dela salatu du presoen senideen elkarteak. «Horrekin presoen osasun eskubidea urratu eta haien senide eta lagunen oinazea areagotzen du».
Sortuk «berehalako» askatasuna exijitu du
Sortuk Aitzol Gogorzaren eta gaixotasun larriak dituzten presoen «berehalako» askatasuna aldarrikatu du eta espainiar agintariek preso horiekiko daramaten «mendekuzko politika kriminala» salatu du.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)
Traspaso de poderes en el condominio más pequeño del mundo, la Isla de los Faisanes
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)